Txikiteroak · 2012ko egutegia

2012ko egutegia
10,00 €
otarrean sartu
Txikiteroek, betidanik egin dute egun hain modan dauden sare sozialek egiten duten gauza bera. Komunikaziorako, aisialdirako eta elkartrukaketarako jarduera izan da beti txikiteoan aritzea. Txikiteoak bere ohiturak, arauak eta erritoak izaten ditu eta gure herri eta hirietako zaharrak dira nagusiki ohitura eta “sare sozial” hau bizirik mantentzen dutenak.

Lur Lanen babesarekin eginiko proiektu honek The Balde eta Getxophotoren filosofiari jarraitzen dio. Helburua, egunerokotasunean txertatuko den proiektu bizia egitea zenez, edozein taberna, etxe, denda, bulego edo paretetan urte osoan present iraungo duen egutegi hau egitea deliberatu genuen. Bertan azaltzen diren argazkiak 2011. urteko abuztuan ateratakoak dira.

Yosigo izenez da ezaguna Jose Javier Serrano (1981) argazkilari donostiarra. Objektiboaren aurrean jartzen dituen objektu, pertsona, paisaia, konposizio eta koloreekin, “begirada propioa” deritzogun hori lortu du. Erakusketa eta liburu ezberdinen egilea, horien artean “0607”, “Kresala”, “Prater” eta “Mapa de Memoria” eta besteak beste, Colors, Wired edo Homeland bezalako aldizkari entzutetsuentzat azalak egin ditu.

330x370mm-ko offset 135gr-ko 16 orrialde koloretan inprimatuak wire-o batekin bilduta"