argibideak

NOLA EROSI

1. Zer da Eragin.com denda

On-line denda bat da, eta bertan gure egitasmo ezberdinen (Entzun, The Balde,...) produktuak ikusi eta eros ditzakezu.

2. Gure dendan nola erosi
Produktuak gure dendaren eskuineko zutabean dagoen menuko egitasmoen arabera antolatu ditugu. Behin eskuineko zutabean egitasmo bat aukeratzen dugula, bere azpian egitasmo horretan dauden produktuen kategoria ezberdinak azalduko dira. Eta erdiko zonalde nagusian egitasmo horretako produktuak ikusiko dituzu.

Kategoria batean behin sakatuz gero, horren barnean dauden produktuak ikusiko dira.

Produktu baten argazkian edo izenean klikatuz gero, produktu horren deskribapen zehatzagoa izango duzu, eta bertan produktuaren ezaugarriak aukeratuko dituzu (adibidez neurria eta kolorea). "Otarrean sartu" botoian klikatuz automatikoki produktua erosketa otarrera gehituko da.

Produktua edo produktuak behin otarrean sartu ondoren, otar horretan aukeratutako produktu guztiak daude. Leku horretatik bertatik ezaba ditzakezu nahi ez dituzun produktuak, kopuruak aldatu edo erosten jarraitu dezakezu, eta otarrean eskatutako guzti horiek gorde egingo dira. Otarrean ere zehaztu behar duzu bidalketa zein zonaldera egin beharko den, eskariari dagozkion bidalketa gastuak kalkulatzeko.

Erosketarekin aurrera egin nahi baduzu, “Erosi” botoian klikatu eta hurrengo urratsa zure datu pertsonalak betetzea eta erosketa zein helbidera bidali zehaztea izango da.

3. Ordainketa
Kreditu txartel bidez ordaintzen ahal da bakarrik. “Ordaindu” botoian klikatu ondoren zure kreditu txartelaren datuak bete beharko dituzu banketxearen ordainketa orrian. Aipatu ordainketa orria banketxearen zerbitzari seguru batean kokatuta dago eta konexioa zifratuta dago. Erosketa prozesuaren amaieran eskaeraren laburpen bat erakutsiko dizugu, baita emailez bidali ere. 



4. Bidaltzeko moduak eta entregatzeko epeak
Momentuz, gure dendako produktuak ohizko postaren bidez bidaltzen ditugu.
Beraz, Eragin.com ez da entregatzeko epearen arduraduna izango. Gu beti saiatzen gara zerbitzu hobea ematen eta ahal den lasterren zuen eskaerak jaso ditzazuen ahaleginduko gara. 



5. Gurekin harremanetan jarri
Eskaera egiteko moduari buruzko zalantzaren bat baduzu edo zure erosketa nola dagoen jakin nahi baduzu, gure dendarekin harremanetan jar zaitez, mesedez:


eragin.com
info@eragin.com

Antsoain, 1 behea.
31.014 Iruñea
T-948 121976, F-948 148278

Donostia Ibilbidea, 11 behea.
20.115 Astigarraga
T-943 444422, F-943 336066

6. Informazioa legala
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa, beterik, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KOMUNIKAZIOA ERAGIN S.L.ren fitxategi automatizatu batera pasatuko direla. Zure esku dago ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzea. Hala egin nahi izanez gero, idatzi helbide honetara:

Komunikazioa Eragin, S.L.
Antsoain, 1 behea.
31.014 Iruñea
T-948 121976, F-948 148278
info@eragin.com

<- Itzuli